miércoles, 23 de marzo de 2011

JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA

Jolas librearen garrantzia
Azpimarratu nahiko ge

nuke, jolas libreak heziketan, leku eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia, jolas-ordutik kanpora.

Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea da. Gainera, aprendizaia intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu.

Schiller, poeta alemaniarrak zioenez, "gizakia jolas egiten duenean bakarrik da benetako gizaki". Zalantzarik ez dago libreki jolas egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak murrizturik edukitzen dituztela. Horrez gain, jolasak ongi funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari: Paulovek "poztasun muskularra" edo Harveyk "gorputzaren musika ixila" deitzen duten hori.

Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu.

Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Telebistaren aurrean pasiboki dagoen haurrak ez du hori garatzeko aukerarik izaten.

Ondorioz esan dezakegu,jolas libreak haurraren garapenean eragin positiboa duela eta beraz, haurra bai fisikoki eta bai mentalki ondo garatzea nahi badugu, oso garrantzitsua izango litzatekeela, haurrari denbora eskeintzea libreki jolas dezan eta honen bidez mundua ezagutzen joan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario