miércoles, 30 de marzo de 2011

INSKRIZIO-EPEA

Inskripzioak urtero berritu behar dira. Ikasturte bakoitzean bi aukera egongo dira:
Lehenengo aukera: Irailean
Bigarren aukera: Abenduan

NORENTZAT

3 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago. 3 eta 12 urte bitarteko udalerriko ume eta gazteak dituzten familia abadinar guztiak, eta Abadiñon ikasten duten kanpoko familiak.



Ume kopurua kontrolatzeko, haur bakoitzak txartel bat izango du ludotekara sartzeko eta bertan prest egongo den kartulina baten jarriko dute txqartela heltzen diren heinean. Kartulina horrek 48 hutsune izango ditu eta betetzen direnean, ezin izango da haurra sartu beste bat irten arte. horregatik, garrantzitsua da ume bakoitzaren sarrera eta irteera ordutegiak jakitea.

Gehiago jakiteko  Abadiñoko Ludotekaren web orrian sar zaitezke

lunes, 28 de marzo de 2011

ZER DA LUDOTEKA?

Umeak askatasun osoz jolasteko sortutako eremua da Ludoteka, bertan haurrak bere nortasuna garatzeko aukera izango du, hau jokoaren bidez bideratzen delarik. Modu honetan umerarentzat atsegina den jarduera bat ikasteko tresna oso garrantzitsua bihurtzen da. Ludoteka ez da umearen denbora-pasarako lekua,bere heziketa eta trebakuntzarako tresna oso garrantzisua baizik.
Askatasuna da ludotekaren filosofia, baina honen funtzionamendurako beharrezkoa da begiraleen kudeaketa,haurrak estimulatu eta estimulazioaren bidez beraiengan hainbat balore eta ezagutza garatzeko.

FUNTZIONAMENDUA

Ludoteka 2010eko urria eta 2011ko ekaina bitartean zabalduko da, hurrengo egutegiari jarraituz:
ZABALIK:
- Sasoia: urriak 24 - ekainak 25
- Ordutegia: arratsaldeko 5etatik iluntzeko 7:45 arte
- Egunak: astelehenetik ostiralera
- Adin-tartea: 3 eta 12 urte
- Gehienezko haur kopurua batera ludotekan: 48 haur 3-7 urte bitartekoak, eta 15, 8-12 urte bitartekoak.
ITXITA:
- Sasoia: ekainak 25- irailak 30
- Urriak 12
- Abenduak 8
- Abenduak 24- urtarrilak 6 tartea
- Martxoak 19
- Apirilak 21- maiatzak 3 tartea

HELBURUA

Bi helburu nagusi bereizten ditugu:
- Gurasoen lan eta famili uztarketa ahalbidetzea
- Haur eta gazteei gune hezigarria eskeintzea, non begirunea, hezkidetza, kooperazioa, kritikotasuna, eta ingurumenarekiko errespetua bezalako baloreak sustatuko diren.

miércoles, 23 de marzo de 2011

JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA

Jolas librearen garrantzia
Azpimarratu nahiko ge

nuke, jolas libreak heziketan, leku eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia, jolas-ordutik kanpora.

Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea da. Gainera, aprendizaia intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu.

Schiller, poeta alemaniarrak zioenez, "gizakia jolas egiten duenean bakarrik da benetako gizaki". Zalantzarik ez dago libreki jolas egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak murrizturik edukitzen dituztela. Horrez gain, jolasak ongi funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari: Paulovek "poztasun muskularra" edo Harveyk "gorputzaren musika ixila" deitzen duten hori.

Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu.

Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Telebistaren aurrean pasiboki dagoen haurrak ez du hori garatzeko aukerarik izaten.

Ondorioz esan dezakegu,jolas libreak haurraren garapenean eragin positiboa duela eta beraz, haurra bai fisikoki eta bai mentalki ondo garatzea nahi badugu, oso garrantzitsua izango litzatekeela, haurrari denbora eskeintzea libreki jolas dezan eta honen bidez mundua ezagutzen joan dadin.

MAPA KONTZEPTUALA (Aitziber Campo)